Martxoaren 25ean, azken larunbatean, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak Euskal Herriko I. Futbolei Txapelketa antolatu zuen Ereaga hondartzan (Getxo, Bizkaia). Bertan 4 bikotek parte hartu zuten eta onenak Frankek eta Iñigok osatutakoa izan zen. Finalean Maximori eta Egoitzi 18-12 irabazi zieten. Duela gutxi Footvolley Worldwide nazioarteko federakundeko kideak bihurtu gara Euskal Herria bezala ofizialtasun kutuna lortuz. Hemendik aurrera gure ikurriña nazioarteko federakunde horretako web-ean agertuko da, gure txapelketak ofizialak izango dira eta "Footvolley Wordwide" federakundeak antolatzen dituen txapelketa ofizialetan parte hartu ahal izango du euskal selekzio bezala. Urtero martxoan Euskal Herriko Txapelketa antolatuko dugu eta maiatzetik irailera euskal liga (3-4 egunekoa). Hori bai, asko entrenatu beharko dugu Europan dagoen maila oso altua delako! The 25th of march the Basque Association of Beach Tennis and Minority Sports organized the I. Basque Cha
Comentarios
Publicar un comentario