Gure txapelketak
2025-03-15
Martxoaren 15ean Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak, Basque Country Footvolley Association taldeak, Euskal Herriko III. Futbolei Txapelketa antolatu zuen. Bertan 3 bikotek parte hartu zuten. Oingoan ez ginen hondartzara joan egun horretan eguraldi txarra egin zuelako. Derion elkartu ginen, Futbol zelai ondoan dagoen pasabidean eta tunelean ez bustitzeko. Kantxa bakarra egin genuen hiru bikote izanda partida bat baino ez genuelako jokatu. Jon Ander erretiratu ziren partidua hasi baino lehen.
Partidu bakarra nahiko parekatua izan zen eta azkenean Egoitz Campok eta Lander Campok irabazi zuten finalean Joseba Zubiaurre, Jon Proaño eta Rusori irabazi eta gero. Oso ondo pasatu genuen.
Hona hemen Euskal Herriko II. Futbolei Txapelketako emaitzak:
Finalerdia
Lander Campo eta Egoitz Campo 15-0 Jon Ander Gil eta Axel Pernett
Finala
Lander Campo eta Egoitz Campo 18-11 Jon Proaño eta Joseba Zubiaurre (Ruso ordezkoa izan zen)
Azken sailkapena
1-Lander Campo (Euskal Herria) eta Egoitz Campo (Euskal Herria)
2-Joseba Zubiaurre (Euskal Herria), Jon Proaño (Euskal Herria) eta Ruso (Euskal Herria)
3-Axel Pernett (Kolonbia) eta Jon Ander Gil (Euskal Herria)
Zorionak Lander eta Egoitz Txapeldunentzat!
Argazki batzuk
2024-10-26
Aurreko larunbatean, urriaren 26an, berriro elkartu ginen Footboleian jokatzeko. Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak Derioko I. Futbolei Txapelketa antolatu zuen. Berriro 8-9 jokalari elkartu ginen. Gaelek, Sofiak eta Mikelek irabazi zuten txapelketa finalean Egoitzi eta Josebari irabazi eta gero. Hauek izan ziren emaitzak:
Semifinalak
Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre 10-9 Joseba Pascual/Ian Pascual/ Galder Etxebarria
Gael Pascual/Mikel Torde/ Sofia Rolando 12-11 Francisco/ Andi Erromo
3º and 4º posturako partida
Francisco/Andi Erromo 12-10 Joseba Pascual/Ian Pascual/Galder Etxebarria
Finala
Gael Pascual/Mikel Torde/ Sofia Rolando 10-9 Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre
Sailkapena
1-Gael Pascual/ Sofia Rolando/ Mikel Torde
2-Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre
3-Francisco/ Andi Erromo
4-Joseba Pascual/ Ian Pascual/Galder Etxebarria
Argazki batzuk
2024-09-28
Pasaden larunbatean, irailaren 28an, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak Ereagako II. Futbolei Txapelketa antolatu zuen. 4 partida jokatu ziren Ereaga hondartzan. Oso gustora egon ginen. Azkenean Egoitz Campok eta Lander Campok, bere semeak, irabazi zuten txapelketa. Dena den, beste jokalariak ondo moldatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak:
Semifinalak
Egoitz Campo/Lander Campo 10-6 Joseba Pascual/ Galder Etxebarria
Joseba Zubiaurre/ Gal Pascual 10-4 Daniel Barrientos/ Itziar Retuerto
Finala
Egoitz Campo/Lander Campo 14-12 Joseba Zubiaurre/ Gael Pascual
Sailkapena
1-Egoitz Campo/Lander Campo
2-Joseba Zubiaurre/Gael Pascual
3-Boseba Pascual/Galder Etxebarria
4-Daniel Barrientos/Itziar Retuerto
Argazki batzuk
2024-07-27
Aurreko ostegunean, uztailaren 25ean, eta larunbatean, uztailaren 27an, Beah Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak Bizkaiko I. Futbolei Challenge-a antolatu zuen. 4 partida jokatu ziren. 25ean Aiega izeneko Ortuellako auzoko futbito zelaian, eta 27an Ereaga hondartzan. Ondo pasatu genuen, benetan. Azkenean garaipen gehien lortu zuen jokalaria Egoitz izan zen. Dena den, besteek ondo jokatu zuten. Hauek izan ziren emaitzak:
Uztailaren 25ean, Aiegan (Ortuella)
Egoitz Campo/Eneko Aiega 11-9 Daniel Barrientos/ Ander López
Daniel Barrientos/Ander López 10-5 Joseba Fernandez/Lander Campo/ Andi Erromo
Egoitz Campo/Eneko Aiega 12-10 Joseba Fernandez/Lander Campo/ Andi Erromo
Uztailaren 27an, Ereaga hondartzan (Getxo)
Egoitz Campo/Andoni Mariezkurrena 7-2 Felipe Haase/Lander Campo/ Borja
Sailkapena
1-Egoitz Campo/Eneko Aiega
2-Daniel Barrientos/Ander López
3-Andoni Mariezkurrena
4-Joseba Fernandez/Lander Campo/ Andi Erromo
5-Frank Haase/ Borja García
Argazki batzuk
2024-03-09
Martxoaren 5ean eta 9an Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak, Basque Country Footvolley Association taldeak, Euskal Herriko II. Futbolei Txapelketa antolatu zuen. Bertan 4 bikotek parte hartu zuten. Getxoko Ereaga hondartzan gelditu ginen eta bi kantxa montatu eta gero, sareekin, noski, finalerdiekin hasi ginen. Egoitz Campo, Maximo Kulachenok, Joseba Zubiaurre, Andoitz Campo, Joseba Pascual, Jan Dabi Romero, Axel Pernett eta Galder Etxebarria jokatu zuten. Hiru partidutan 10 puntu lortzen zituen bikoteak irabazten zuen. Finalean erabaki genuen 12 puntuetara luzatzea partidua.
Partidak nahiko parekatuak izan ziren eta azkenean Egoitz Campok eta Andoitz Campok irabazi zuten finalean Alex Pernett eta Jan Dabi Romeroren aurka. Oso ondo pasatu genuen.
Martxoaren 5ean Euskal Herriko Txapelketari begira lagunarteko bat jokatu genuen. Egoitzek Maximo eta Josebari 10-3 irabazi zien.
Hna hemen Euskal Herriko II. Futbolei Txapelketako emaitzak:
Finalerdiak
Andoitz Campo eta Egoitz Campo 10-6 Galder Etxebarria eta Joseba Zubiaurre
Axel Pernett eta Jan Dabi Romero 10-5 Joseba Pascual eta Maximo Kulachenok
3º eta 4º posturako partidua
Joseba Pascual eta Maximo Kulachenok 10-4 Galder Etxebarria eta Joseba Zubiaurre
Finala
Andoitz Campo eta Egoitz Campo 12-7 Axel Pernett eta Jan Dabi Romero
Azken sailkapena
1-Andoitz Campo (Euskal Herria) eta Egoitz Campo (Euskal Herria)
2-Axel Pernett (Kolonbia) eta Jan Dabi Romero (Euskal Herria)
3-Joseba Pascual (Euskal Herria) eta Maximo Kulachenok (Euskal Herria)
4-Joseba Zubiaurre (Eukal Herria) eta Galder Etxebarria (Euskal Herria)
Zorionak Andoitz eta Egoitzentzat Txapeldunak!
Argazkiak
2023-11-25
Pasaden larunbatean Elorierrietako I.Futbolei Txapelketa egin genuen Elorrietako sakibaloi zelaian. Han 6 jokalari elkartu ginen. Bi bikote egin genituen eta bikote bakoitzak ordezko bat izan zuen. Egoitzek eta Josebak Jesusen eta Maximoren aurka jokatu zuten.
Partida bakarra izan zen eta hau izan zen azken emaitza:
Egoitz Campo eta Joseba Zubiaurre (Egoitz ordezkoa) 10-2 Jesus Castro eta Maximo Kulachenok (Garikoitz ordezkoa).
Argazkiak
2023-09-09
Aurreko zapatuan Ereagako I. Futbolei Txapelketa egin genuen Getxoko Ereaga hondartzan. Bertan 4 bikote elkartu ginen. Bikoteak hauexek izan ziren: Alex/Iñigo, Egoitz/Andoni, Maximo/Andi eta Paula/Javi. Semifinalak; 3º eta 4º posturako partida eta finala jokatu genuen. Azkenean Alexek eta Iñigok lortu zuten finalean Egoitzi eta Andoniri irabaztea txapeldunak bihurtu zirelarik. Hona hemen emaitzak, azken sailkapena eta argazki batzuk.
Emaitzak
Semifinalak
Egoitz Campo eta Andoni Mariezkurrena 15-8 Maximo Kulachenok eta Andi Erromo
Iñigo Santamaria eta Alex Martinez 15-10 Javier Pignoise eta Paula
3º eta 4º posturako
Javier Pignoise eta Paula 10-7 Maximo Kulachenok eta Andi Erromo
Finala
Alex Martínez eta Iñigo Santamaria 10-8 Egoitz Campo eta Andoni Mariezkurrena
Sailkapena Leioa I. Challenger Tournament 2023
1-Alex Martínez (Nicaragua) eta Iñigo Santamaria (Euskal Herria)
2-Egoitz Campo (Euskal Herria) eta Andoni Mariezkurrena (Euskal Herria)
3-Javier Pignoise (Euskal Herria) eta Paula (Euskal Herria)
4-Maximo Kulachenok (Euskal Herria) eta Andi Erromo (Euskal Herria)
Argazki batzuk
2023-08-01
Pasaden asteartean Leioako lehenengo "Challengerra" egin genuen. Footvolley Wordwideko kideak gara martxotik, baina aurreko igandera arte ez zuten gure elkarteko informazioa euren web orrialdean ezarri, ezta ikurriña ere. Orduan hori txertatu eta gero erabaki genuen gertaera eta aldaketa hori ospatzeko txapelketa txiki bat egitea Leioan. Leioan 6-7 lagun elkartu ginen eta 3 bikote egin eta gero hiruzpalau partida jokatu genituen. Bikoterik onena izan zan Lander eta Egoitz osatutakoa. Felipek ere jokatu eban eurekin. Gure asmoa da Bizkaiko Txapelketa irailean jokatzea Ereagako hondartzan. Hona hemen azken astearte honetan egindako txapelketen emaitzak, sailkapena eta bi argazki.
Emaitzak
Lehenengo erronda
Jesus Carballeira eta Unai Pérez18-3 Luis Getxo eta Andi Erromo
Finala (bi partida jokatu geniuen)
Egoitz Campo eta Felipe Haase 18-10 Jesus Carballeira eta Unai Pérez
Lander Campo eta Egoitz Campo 18-8 Jesus Carballeira eta Unai Pérez
Sailkapena Leioa I. Challenger Tournament 2023
1-Egoitz Campo, Lander Campo eta Felipe Haase
2-Jesus Carballeira eta Unai Pérez
3-Luis Getxo eta Andi Erromo
Argazki batzuk
Hona hemen gure elkartea Footvolley Worldwide erakundeko kidea den froga argi bat. Ikusi daitekeenez Footvolley WordWideko kideak gara eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria edo Basque Country ordezkatu ahal dugu. Ikuriña beste bandereekin batera dago. Horrek poztasun handia ematen digu.
https://thefootvolley.com/our-members.html
2023-04-26
Pasaden hilabetean, martxoaren 25ean, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak, Basque Country Footvolley Association taldeak, Euskal Herriko I. Futbolei Txapelketa antolatu zuen. Bertan 4 bikotek parte hartu zuten. Getxoko Ereaga hondartzan gelditu ginen eta bi kantxa montatu eta gero, sareekin, noski, finalerdiekin hasi ginen. Egoitz Campo, Maximo Kulacheno, Felipe Haase, Iñigo Galdakao, Javier Pignoise, Jan Dabi Romero, Joseba Zubiaurre eta Luis Getxo jokalariek parte hartu zuten.
Txapelketa ez zen oso luzea izan baina jokalariek gogo handiz jokatu zuten. Gure lehen aldia izan zen, beraz, asko praktikatu eta hobetu behar dugu, baina beno udan txapelketa eta partidu gehiago jokatuko ditugu. Benetan pozik gaude, batez ere, Futvolley Wordwide elkarteko kide bihurtu garelako Euskal Herria edo Basque Country bezala.
Lehenengo Euskal Herriko Txapelketa hau Felipek eta Iñigok osatutako bikoteak irabazi zuen, finalean, Egoitzi eta Maximori irabaziz. Gure asmoa da uztailean Getxoko Txapelketa egitea eta irailean Bizkaia Txapelketa. Urtean zehar hiruzpalau txapelketa egiten saiatuko gara Euskal Herriko Txapelketa barne.
Hona hemen Euskal Herriko I. Futbolei Txapelketako emaitzak:
Finalerdiak
Egoitz Campo eta Maximo Kulachenok 18-9 Luis Getxo eta Joseba Zubiaurre
Felipe Haase eta Iñigo Galdakao 18-3 Jan Dabi Romero eta Javier Pignoise
3º eta 4º posturako partidua
Luis Getxo eta Joseba Zubiaurre 18-16 Jan Dabi Romero eta Javier Pignoise
Finala
Felipe Haase eta Iñigo Galdakao 18-11 Egoitz Campo eta Maximo Kulachenok
Azken sailkapena
1-Felipe Haase (Kolonbia) eta Iñigo Galdakao (Euskal Herria)
2-Egoitz Campo (Euskal Herria) eta Maximo Kulachenok (Euskal Herria)
3-Joseba Zubiaurre (Euskal Herria) eta Luis Getxo (Euskal Herria)
4-Jan Dabi Romero (Eukal Herria) eta Javier Pignoise (Euskal Herria)
Zorionak Felipe eta Iñigorentzat! Txapeldunak!
Argazkiak
Comentarios
Publicar un comentario